Bertako eremutik eraldaketa globalera. Biltzarra azaroak 10 eta 11an izango da Gasteizko Goiuri Jauregian goizez eta arratzaldez saio ezberdinetan.
Biltzarraren inguruan
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Energia Komunitateen Biltzarra antolatuko dute 2025eko azaroaren 10ean eta 11n, Goiuri Jauregian. Topaketa aitzindaria izango da, herritarrak trantsizio energetikoaren erdigunean jarriz.
Biltzarrak adituak, erakundeak eta herritarrak bilduko ditu, hurrengo helburuekin:
- Esperientziak partekatzea eta energia-komunitateen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzea.
- Irtenbide berritzaileak, arrakasta-kasuak eta finantziazio-aukerak aurkeztea.
- Elkarlana bultzatzea eta 2030. urtera begira ibilbide-orrii partekatua zehaztea.
Agenda
Azaroak 10, astelehena
- 8:30 – 9:00
Ateen irekiera - 9:00 – 9:15
Ongi etorria, agintarien eskutik- Saray Zarate, Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru-diputatuaren eskutik
- 9:15 – 9:30
Hasiera inspiratzailea- Tomas Orbea Celaya, Gasteizko garapen jasangarriari eta herritarrari buruzko bultzatzailearen eskutik
- 9:30 – 11:00
I. saioa. Etorkizuneko energia-komunitateentzako gakoak: Elektrifikazioa, biltegiratzea eta malgutasuna- EKB-en jatorria, xedea, ibilbidea eta eragina, Mauro Ostinelliren eskutik, Penta-C-ko EKB-en koordinatzailea
- Politika publikoetatik tokiko komunitateetara , Joaquín Villar Rodríguezen eskutik, Andaluziako Energia Agentziako Nazioartekotze, Berrikuntza eta Proiektu Berezien burua
- Biltegiratzea eta malgutasuna: tokiko komunitateenzat aukera, Joan Herreraren parte hartzearekin, Samsoko bazkide-sortzailea eta El Prateko Energia zuzendaria
- 11:00 – 11:30
Atsedenaldia eta kafea - 11:30 – 13:30
II. Saioa. Euskadiko eta Nafarroako EKB-ekin elkarrizketa.- Hurrengo EKB-en eskutik: Gasteizko udaletxeko EKB, Arabako Foru Aldundiko EKB, Gipuzkoako aldundiko EKB, Debagoiena 2030 EKB, Ceres EKB, OTC Pamplona, KEB Nafarroa
- 13:30 – 15:00
Cocktail-a - 15:00 – 16:30
III. Saioa. Eraldatzen dituzten soluzioak, konektatzen dituzten ekintzak- Biltegiratze banatua, “El Prat” eredu inspiratzaile bezala, Joan Herreraren eskutik, Samsoko bazkide-sortzailea eta El Prateko Energia zuzendaria Mugikortasun Jasangarria eta Partekatua, Jorge Arias KarKarCar-eko presidentearekin
- Energiaren kudeaketa kolektiborako plataforma eta P2P, La Balmako eredua, Daniel Ramiroren eskutik, R2M Spain-eko energia-aholkularia Eskualdeen arteko lankidetza, Efiduero proeiktua
- 16:30 – 17:00
Atsedenaldia eta kafea - 17:00 – 18:30
IV. Saioa. Gure lurraldeko arrakasta kasuak- Gazteluko energia-komunitatea, Iñigo Fernandez de Liger, ekimeneko kide eta bultzatzailea
- Ariznabarra energia-komunitatea, Jose Maria Martioda Etxeandia, ekimeneko kide eta bultzatzailea
- Olabarri energia-komunitatea, Juan Bautista Ruiz de Loizaga, ekimeneko kide eta bultzatzailea
Azaroak 11, asteartea
- 8:30 – 9:00
Ateen irekiera - 9:00 – 9:15
Ongietorria eta aurreko jardunaldiaren laburpena - 9:15 – 9:30
Hasiera inspiratzailea- Maria Carmen Morantek, CIC energiGUNEko egoera solidoko mikroegitura taldeko buruaren eskutik
- 9:30 – 11:00
V. Saioa. Berrikuntza eta etorkizuneko joerak energia-komunitateetan- Energiaren kudeaketa adimendua, eNeuron eta VIRQA proiektuak, Noelia Uribe-Pérezen eskutik, Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea eta Proiektu Kudeatzailea Tecnalian
- Energia-biltegiratze aurreratua, Daniel Bielsa Linazarekin, CIC energiGUNEko koordinatzaile teknologikoa
- Energia Berriztagarrien etorkizuneko prospekzioak, Monica Aguado Alonsoren eskutik, CENEReko Sareko Integrazio, Energia Biltegiratze eta Hidrogeno Saileko zuzendariarekin
- Mini-eolikoaren plangintza energia-komunitateetan, Ariana Martín Martínezen eskutik, Roseo Eólica Urbanaren sortzailea eta CEOa
- 11:00 – 11:30
Atsedenaldia eta kafea - 11:30 – 12:30
VI. Saioa. Laguntza publikoak eta finantzaketa alternatiboa energia-komunitateetan- Energia-komunitateentzat diru-laguntza publikoak, Gasteizko Udaleko Mónica Riosen eskutik
- Energia-Komunitateak lurralde mailako bultzada bezala, Arabako Foru Aldundiaren eskutik
- Crowdfunding esperientzia Martxoak 8 energia-komunitatean, Iñaki Ormazabal Pérezekin, ekimeneko kide eta bultzatzailea
- Finantza etikoak, Gorka Mendia Aranaren eskutik, Finantza-aholkularia Fiare Banka Etikoan
- Finantzaketa kolektiboa, Jordi Solé Muntadaren eskutik, Ecrowd!-eko zuzendaria
- 12:30 – 13:30
VII. Saioa. Energia-komunitateen inpaktu soziala eta probrezia energetikoa- Energia-komunitateak eta zaurgarritasuna: inor atzean utziko ez duen trantsizioa, Silvia Pérezen eskutik, Cadizeko EKBren koordinatzailea eta Penta-C-ren Pobrezia energetikoan aditua
- EAEko pobrezia energetikoaren ikerketak, EHUko Oihana Aristondo Echeberriarekin
- Trantsizio justu eta inklusiboa izateko energia-komunitateen adibideak, Carlos Pesquéren eskutik, ECODESeko Energia eta Pertsonen Arloko zuzendaria
- 13:30 – 15:00
Cocktail-a - 15:00 – 16:45
Lurraldeko ibilbide-orria egiteko tailerra - 16:45 – 17:00
Azken ondorioak eta agurra agintarien eskutik- Borja Rodríguez, Gasteizko Udaleko Hiri Ereduaren, Hirigintzaren, Etxebizitzaren, Garbiketaren eta Ingurumenaren Saileko zinegotzia
Nori dago zuzenduta
Biltzarra irekia da:
- Herritarrak eta energia-komunitateak.
- Enpresa-elkarteak, gremioak eta industria.
- Merkataritza, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta garapen-agentziak.
- Erakunde publikoak eta gizarte-erakunde interesgarriak.
